Aireportuak 37.000 bidaiari baino gehiago jaso ditu martxoan
2024ko martxoan baino %8,4 bidaiari gehiago igaro dira Gipuzkoako azpiegituratik. AENA pozik agertu da datu hauen aurrean.

AENAk jakinarazi duenez Hondarribian kokatuta dagoen Donostiako Aireportuak 37.000 bidaiari baino gehiago jaso ditu martxoan. Zehazki, 37.394 bidaiari izan dira, 2024ko martxoan baino %8,4 gehiago. Iaz gainera, Aste Santua martxoak egokitu zen. Beraz, aurtengo datuak positiboki baloratu ditu enpresa aeronautikoak. Aireratze eta lurreratzeei dagokienez 453 mugimendu izan dira, iragan urtean baino %10 gehiago.
Datu metatuak ere eman ditu AENAk. 1.161 mugimendu (aireratze eta lurreratze), iazko lehen trimestrean baino %5,9 gehiago. Aldi berean bidaiari kopurua ere hazi egin da: 2025ean 93.279 bidaiari erregistratu dira, 2024an baino %1,3 gehiago.