Irungo EAJk Aberri Eguna ospatuko du igandean
Igandeko ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte irundarrak. 10:30ean ekingo diote Aberri Eguneko egitarauari.

Datorren igande honetan (hilak 20) Aberri Eguna ospatzera deitu ditu irundarrak EAJ taldeak. Euskadi gara, mundialak gara! lemapean ospatuko dute igandekoa, 94. ekitaldia izango da aurtengoa. Irunen bertan eguna ere ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte jeltzaleek.
10:30ean ekingo diote egunari, Junkaleko Andre Mariaren Parrokian egingo duten mezarekin. Horren ondoren, Irungo EAJren Kale Nagusiko Batzokira abiatuko dira, bertan Ikurrina zintzilikatzeko. Periko Icardo arduratuko da aurtengoa altxatzeaz. Taldekoen arabera “EAJren baloreak beti defendatu dituen pertsona” da Icardo.
Igandeko ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete irundarrei, baita balkoiak Ikurrinarekin apaintzeko ere.