Herri Kirolen proban Atletik Klub Txiplau izan da garailea
Eguraldi txarra iragarrita zegoenez Soroetan elkartu ziren gazteak, arratsaldeko 18:00etan. Proba guztiak bukatutakoan, txaranga batekin lagunduta, portura jaitsi ziren.

Iragan larunbatean Hondarribiko Herri Olinpiaden zazpigarren proba egin zuten: Herri kirolak. Hasiera batean 2024ko abenduan egin behar zuten proba hau, baina egun horretarako alarma laranja ezarri zutenez proba atzeratzea erabaki zuten.
Asteburu honetan ere ez dute zorte ona izan eguraldiarekin, baina Soroetan elkartu ziren gazteak, arratsaldeko 18:00etan. Hiru proba prestatu zituzten antolatzaileek: Idi proba, patataren bila, eta galdera proba.
Talde guztien artean gehien nabarmendu zena Atletik Klub Txiplau izan zen. Beraz, haientzat izan zen jardunaldiko garaipena.
20:00etan, proba guztiak bukatutakoan, txaranga batekin lagunduta, portura jaitsi ziren talde olinpikoak, eguna festa giroan amaitzeko.