Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ertzak erdiratzeko

Bazterketa arriskuan dauden kolektiboen gaineko sentsibilizazio jardunaldiak antolatu dituzte Plaiaundiko Gizarteratze Goi Zikloko lehenengo mailako ikasleek.

Palmera Monteron egingo dituzte saio guztiak, baita baita ere online bidez.
Ikerne Zarate Gartziarena
Irun
2025/04/14

Bazterketa arriskuan dauden kolektiboen gaineko jardunaldiak antolatu dituzte Palmera Monteron  hilaren 29an eta 30ean. Plaiaundiko Gizarteratze Goi Zikloko lehenengo mailako ikasleek antolatu dituzte jardunaldi horiek erronka pedagogiko baten testuinguruan. Gizarte esku hartzean zubiak eraikiz du izena erronka pedagogikoak eta helburua, gizartean modu errealean eragingo zuen ekitaldia diseinatu, antolatu eta ebaluatzea da.

Jardunaldien barruan, bazterketa egoeran diren pertsonekin lanean diharduten Bidasoko elkarte eta kolektiboetako kideek hartuko dute parte. Bi egunetan, 09:00etatik 14:30era izango dira jardunaldiak eta bizipenak eta ikuspegiak partekatuko dituzte parte hartzaileek. Jartdunaldiak irekiak dira hezkuntza komunitatearentzat, gizartea arloan lanean ari diren profesionalentzat, komunikabideentzat eta gizarte bidezkoago eta barneratzaileago baten alde lan egin nahi duten guztientzat.

Hilaren 29ko jardunaldia gaztelaniaz izango da eta Kale dor Kayiko eta Kera elkarteak gutziengo etnikoez ariko dira; Kabia Kale Hezitzaileen elkartea, berriz, arriskuan diren adingabeak izango ditu hizpide. Laguntza Gutunak proiektuak eta psikologo batek hautatu ez den bakardadeaz ariko dira, eta azkenik, arrats elkartea Gizarteratze prozesuan diren preso ohiez ariko da.

Hilaren 30ean, euskarazkoa izango da jardunaldia. Norbera elkartea mendekotasunez ariko da, substantziekin lotutakoez zein portaerazkoez. Beroa elkarteak eta familia hezitzaile batek berriz, egoera zaurgarrian diren familiez hitz egingo dute. Naizen elkarteko ordezkari batek LGTBI+ kolektiboa jarriko du erdigunean jardunaldien barruan. Pertsona migranteak ere hizpide izango dituzte, Kaleko Afari Solidarioetako kide batekin eta Gari Garaialde argazkilariarekin.

Azkenik, etxerik gabeko pertsonak eramango ditu erdira Caritas elkarteak.

Plaiaundi Lanbide Heziketako Institutuak azaldu duenez, bi egunetan zehar GIZ 3A eta 3D taldeetako ikasleak izango dira protagonistak, eta ahiekin batera izango dira gonbidatu gisa Easoko Gizarteratze ikasle eta irakasleak hilaren 29an, eta Plaiaundiko  Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak hilaren 30ean. Bi jardunaldien hasieran, halaber, zuzendaritzako kide batek egingo du sarrera instituzionala.

Jardunaldiak bi egunetan Palmera Montero eraikinean izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.