Gipuzkoako sub 14 finalean jokatuko du Txingudik
Txingudi/Orereta/Baztan sub 14 taldeak Bultz Bera Beraren aurka jokatuko du Donostiako Puio zelaian. Zaisa eta Biok Txingudik, ordea, Iruñean jokatuko dute. Sub 16 taldea Uni Bilbo Bren aurka lehiatuko da.

Txingudi/Orereta/Baztan sub 14 taldeak Gipuzkoako ligako finala jokatuko du bihar, hilaren 11n, Bultz Bera Beraren aurka. Finaleko emaitza edozein izanik ere, “taldea pozik dago erakutsitako irudiarekin eta klubetik jokalariak zoriondu nahi izan dituzte”. Bihar Donostiako Puio rugby zelaian izango da finala, 11:15etan.
Seniorrek ere hitzordua jarri dute astebururako. Zaisa eta Biok Txingudi La Unicaren aurka lehiatuko dira, Iruñean. Dagoeneko Txingudi eta La Unica play-offera sailkatuak daude, baina, asteburuko emaitzaren araberakoa izango da kanporaketako aurkaria: irabazleak Durangoren aurka jokatuko du, galtzaileak, orea, Gaztediren aurka.
Zaisa Txingudik bosgarren posizioa lortzeko azken aukera izango du, baina, “erronka zaila izango da, iruindarrak ligako bigarrenak baitira eta igoera fasea jokatzeko ezinbestekoa dute garaipena lortzea”. Bihar 12:00etan hasiko dira jokatzen emakumezkoak, eta 15:00etan izango da gizonezkoen txanda.
Txingudi/Baztan sub 16 taldea Uni Bilbo Bren aurka lehiatuko da bihar, 12:30ean. “Ligako azken fasea ez zuten ondo hasi eta buelta eman nahi diote”.
Gainera, Pazko asterako hainbat ekimen antolatu ditu klubak. Plaiaundin egingo dituzte ekintzak, hilaren 22tik 25era, 09:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago eskuratu daiteke info@txingudirugbyclub.es helbidera idatziz edo 688 745 362 zenbakira deituz