X. Emakume Pala Txapelketan parte hartzeko izen ematea, zabalik
Emeki elkarteak hamargarrenez antolatu du Emakume Pala Txapelketa. Maiatzaren 17an eta 24an kanporaketak egingo dituzte eta 31n finala jokatuko da.

Emeki elkarteak X. Emakume Pala Txapelketa antolatu du. Maiatzaren 17an eta 24an kanporaketak egingo dituzte eta 31n finala jokatuko da. Partida guztiak 10:00etan hasiko dira, Jostaldi pilotalekuan. Izena emateko emeki elkartearen emailera idatzi behar da, edota 943 64 34 02 zenbakira deitu.