Vulnerable dantza emanaldia Hondarribira helduko da hilaren 12an
Eneko Gil eta Koldo Arostegui eta Peru Galbete hirukoteak dantza garaikidez harago doan emankizuna eskainiko dute.

Eneko Gilek eta Koldo Arosteguik sortutako Vulnerable dantza emanaldia Hondarribira helduko da hilaren 12an. Donostiako Gasteszenan estreinatuko dute larunbat honetan (hilak 5) eta handik astebetera, izango dira Hondarribian.
Eneko Gil eta Koldo Arostegui eta Peru Galbete dira dantzariak. Eta hirukoteak dantza garaikidez harago doan emankizuna eskainiko dute.
Sinopsia: “Izugarri maite dut zu hain aske ikustea eta izutu egiten nau zu hain aske ikusteak, hain zaurgarri, barregarri gelditzeko bezain aske. Beldur naiz batzuetan ume bat bezalakoa zarelako. Zeren beldur naiz? Zer gertatuko da gelditu, arnasa hartu eta ‘ez dakit, ez nago seguru, laguntza behar dut’ erantzuten badut?. Zuk eta biok baditugu honen inguruan (ez) hitz egiteko erritualak. “Bai, joder”, “kaguenlaputa”, “ya, potro”, “atera beste erronda bat”, “baietz ba, joder”…”