Plazaratu dute adinekoentzako apirileko jardueren egitaraua
Adinekoentzako hiriko bederatzi zentroetako programazioa iragarri du udalak.
Iazko sanmartzialetako adinekoen omenezko bazkariko irudia da honakoa. Apirilean ere geldirik ez egoteko adinekoentzako egitaraua aurkeztu du Irungo Udalak. Hiriko adinekoen espazioetan gauzatzen den programazioa da honakoa eta Behobian, Palmera Monteron, San Migelen, Katean, Anaka-Puianan, Irason, Belaskoenean, Luis Marianon eta Lekaenean daude zentro horiek. Egitaraua osorik ikusteko, joan ondoko loturara edo ikus bukaerako kartela.


