'Miñan' antzerkia Hondarribian lurreratuko da
Hilaren 13an (igandea) Itsas Etxea Auditoriumean antzeztuko dute Ander Lipusek, Sambou Diabyk, Eihara Irazustak eta Mikel Kayek Ibrahima Balderen bizitzan oinarritutako obra.

Ibrahima Balderen historia kontatzen duen Miñan liburuan oinarritutako obra da. Duela bost urte idatzi zuen Amets Arzallusek eta dagoeneko 23 edizio ditu. Ondoren, antzerki obra bat egiteko aukera sortu zitzaien, eta iaztik biran ari dira antzerki lanarekin. Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye dira aktoreak.
“Liburuan parte teorikoa irakurtzen ari zara, baina praktika antzerkian ikus dezakezu” esan zuen Baldek Arzallusekin batera HITZAri eskainitako elkarrizketan. Irakurri elkarriketa osoa hemen. Sarrerak 6 euroan eros daitezke Arma Plazan, leihatilan edota online.