Jaizubia Zaldiketa Eskolan zabaldu dute Aste Santuko ikastaroetan izen emateko epea
Zaldiak eta natura uztartzen dituen saioak eskainiko dituzte. Lehen astea hilaren 14tik 18ra izango da, eta bigarrena 21etik 25era.

Jaizubia Zaldiketa Eskolak Aste Santuko ikastaroak antolatu ditu. Bost egunez, 09:00etatik 13:00etara, zaldiak eta natura uztartzen dituen saioak eskainiko dituzte. Lehen astea hilaren 14tik 18ra izango da, eta bigarrena 21etik 25era. Bazkide direnentzat 140 euroko kostua izango dute eta ez direnentzat 181 euro.
Izena emateko 943 61 90 15 edo 630 07 77 29 telefonora deitu behar dira.