'Gazako krimenak: noiz arte isiltasuna?' hitzaldia antolatu du Etxara elkarteak
Ikasketa arabiar eta islamikoetan aditua den Susana Mangana nazio arteko analistak eskainiko du hitzaldia. Hilaren 11n izango da, Kultur Etxean, 19:00etan.

Susana Mangana nazio arteko analistak, Gazako krimenak: noiz arte isiltasuna? izenburua izango duen hitzaldia eskainiko du datorren hilaren 11n, Kultur Etxean, 19:00etan.
Ikasketa arabiar eta islamikoetan aditua da Mangana eta Nazioarteko Giza Eskubideen ikuspuntutik, Gazan jazotako eskubide urratze bortitzen, garbiketa etnikoaren arriskuaren, eta herri baten sufrikarioaren aurrean isilik ez geratzeko betebehar etikoaren inguruko analisia egingo du.
Etxara elkarteak antolatutako hitzordua da. Gaztelaniaz izango da eta ez da gonbidapenik behar.