Arbesko egoitzara sartzeko bidearen proiektua lizitatu dute
Iazko udan onartu zuten bidea honen proiektua eta jada lizitatu dute. Aurrekontua bi miloi euro ingurukoa da.

Etorkizuneko Arbesko egoitza egikaritzeko beste urrats bat eman du udalak eta eremu berri honetara sartzeko bidea urbanizatzeko lanen proiektua eta lizitazioa onartu dituzte. Aurrekontua 2.123.321,71 eurokoa da, gaur udaletxean Irungo alkate Cristina Labordak jakinarazi duenez.
Iazko maiatzean onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Arbesko egoitzaren proiektuaren esleipena, udalak aldundiari eman ostean lur horietan instalazio hau eraikitzeko agindua. Bestalde, iazko onartu zuten bertara iristeko bidearen proiektua, eta bederatzi hilabetetara lizitatu dute.
Arbesko egoitzari buruzko xehetasunak honako esteka honetan topa daitezke, baina gaur alkatean nabarmendu nahi izan duenari begira jarrita, gogoratu du ekipamendu hau gauzatzeko hiriko adinekoekin egindako elkarlana “funtsezkoa” izan dela. Proiektu honekin gogoz kontrako isolamenduari aurre egingo diotela ziur da alkatea, baita segurtasuna transmitituko dutela eta adinekoen autonomia pertsonala sustatuko dela.