Aimar Herrerak errezitala eskainiko du Kultur Etxean
15 urte besterik ez dituen arren Bruselako Musica Mundi School de Waterloon ikasten du irundarrak. 8 urterekin hasi zen biola jotzen.

Aimar Herrera irundar gazteak biola errezitala eskainiko du datorren hilaren 10ean. Harekin batera izango da Vicent Planes pianista. 15 urte besterik ez dituen arren Bruselako Musica Mundi School de Waterloon ikasten du. Eskolako gazteenetarikoa da Herrera. 6 urterekin hasi zituen kontserbatorioko ikasketak. Biola jotzen, berriz, 8 urterekin hasi zen.
Errezitala Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Gonbidapenak Arma Plazan edota online hartu behar dira.