Deskontu bonuak trukatzeko epea apirilaren 16ra arte luzatu du udalak
Egitasmo honen helburua herriko merkataritzan eragitea da, "herriaren bihotza diren saltoki txikiak laguntzeko". Gutxieneko 20 euroko erosketa bakoitzeko 10 euroko bonuak trukatu ahal izango dituzte.

Hondarribiko Udalak apirilaren 16ra arte luzatu du bonu kanpainako deskontu bonuak trukatzeko epea. Hasiera batean martxoaren hasieratik hilabete bukaera arte zuten herritarrek bonuak trukatzeko aukera. Izan ere, hilabete hori izaten da merkatarientzat zailena.
Bonuak dituztenek beraz, bi aste gehiago izango dituzte horiek erabiltzeko. Udalak gogoratu duenez 10 euroko bonuak trukatu ahal izango dituzte herritarrek, gutxieneko 20 euroko erosketa bakoitzeko. Beraz, 60 euroko erosketa batean 10 euroko 3 bonu trukatu ahal izango dituzte.
Egitasmo honen helburua herriko merkataritzan eragitea da, “herriaren bihotza diren saltoki txikiak laguntzeko”. Informazio gehiago udal webgunean aurki daiteke.