2025/4/1

Iosu Alvarez eta Noemi Odriozola PSE-EEren ordezkariak.

PSE-EE: "Gezurra da aurrekontuaren %90 gauzatu dela"

Aurrekontuaren exekuzioaren inguruko balorazioa egiterakoan, udal gobernua, hasierako aurrekontuan oinarritu dela azaldu dute, eta ez kreditu gehigarriekin osatutako aurrekontuetan.

Bidasoko irakasleak greban, hainbat aldarri soinean

Pasa den astetik ez dira Hezkuntza Sailarekin bildu eta bihar ere greba egingo dute. Irunen grebak %60ko jarraipena izan du; Hondarribian, berriz, %34. Bihar elkarretaratzera dei egin dute, Irunen.

Adur Errazkin, Kaiet Arruabarrena, Aitzol Iraola eta Maia Sanchez Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun

Iragan igandean 500 atleta gazte baino gehiago bildu ziren Plaiaundiko pistan. Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo Txapelketa jokatu zen bertan.

Euskaraldia

Zabaldu dute Euskaraoke herrikoian izena emateko epea

Euskaraz dakiten herritarrek euskaraz aritzeko konpromisoa elkarrekin hartu dezaten antolatu dute Euskaraokea. Izena emateko azken eguna apirilaren 30a izango da.

Deskontu bonuak trukatzeko epea apirilaren 16ra arte luzatu du udalak

Egitasmo honen helburua herriko merkataritzan eragitea da, "herriaren bihotza diren saltoki txikiak laguntzeko". Gutxieneko 20 euroko erosketa bakoitzeko 10 euroko bonuak trukatu ahal izango dituzte.

Urtzi Urkizuk haren azken liburua aurkeztuko du Kultur Etxean

Blaganek antolatutako egitasmoa da, eta Euskaraldiari begira berotzen hasteko egitarauaren barruan kokatutakoa.

Gehiago