Apirilaren 6an auzoan barna bi irteera egingo dituzte, eta ondoren, pintxo potea. Elkar ezagutzeko eta konpainiaren kostuei aurre egiteko eguna izango da.
Lehen aldiz desfilatuko du aurten Meaka konpainiak eta sortu duten taldearen jarduna egun batera mugatu ez dadin eta ekaina iritsi aurretik konpainia elkartuta egon dadin, mendi martxa antolatu dute meakarrek. Apirilaren 6an izango da irteera eta bi ibilbide prestatu dituzte.
Ibilbide baten luzera 7 kilometrokoa da, eta bestearena, berriz, 3,5 kilometrokoa. Bi kasuetan Meaka Auzo Elkartetik irtengo dira; bide luzeena egingo dutenak, 09:45ean; bide motzagoa egingo dutenak, 10:30ean. Hainbat baserritatik pasako dira: Aldabe, Saroia, Arantzateko dorrea, Ibarburu eta Ibaieta. Irteera, 09:45ean. Helburua garbia da: konpainiako kideak gehiago elkar ezagutzea, giroa sortzea eta Meaka auzoari buruzko jakintzak elkar partekatzea. I
Txangoa bukatutakoan pintxo potea egingo dute auzo elkartean 12:00etan eta ibilbidean parte hartu ez dutenak ere ongietorriak izango direla aurreratu dute. Jatekoarekin eta edatekoarekin konpainiak eduki ditzakeen gastuei aurre egiteko dirua bildu nahi dute. Gogoratu dute bai irteera baita pintxo potea ere irekia dela parte hartu nahi duen edonorentzat.