Motxila pertsonalizatuak sortuko dituzte etxeko txikienek
Familia ta Lagun programaren baitan, motxila pertsonalizatuak sortzeko aukera izango dute 4-11 urte bitarteko haur eta beren gurasoek. Apirilaren 5ean izango da, 10:30etatik 12:30etara. Doakoa da eta izen emateak gaur ireki dira.

Familia ta Lagun programarekin, aisialdi denbora gozatzeko espazio bat eskaintzen die udalak haur eta haien guraso edo tutoreei; ekimen sortzaile, dibertigarri eta hezitzaileen bidez. 7.saio honetan, jostun bihurtuko dituzte etxeko txikienak, material birziklatuz motxila pertsonalizatuak sortuko baitituzte. 4 eta 11 urte bitarteko haurrek parte har dezakete, beren guraso edo tutoreekin lagunduta.
Txikilab Haurtxokoan izango da (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalea, 12), apirilaren 5ean (larunbata), 10:30etatik 12:30etara. Doako jarduera da eta izen emateak irekita daude gaurtik apirilaren 3ra arte. Udal webgunean eman daiteke izena.