Pazko asterako ludoteka antolatu du Txingudi Errugbi taldeak
Plaiaundiko zelaian egingo da, apirilaren 22tik 15era eta denetariko ekintzak egingo dituzte. Izena eman daiteke jada.

Ludoteka irekia antolatu du Txingudi Errugbi Klubak Pazko asterako, apirilaren 22tik 25erako, alegia. Plaiaundiko zelaian denetariko ekintzak egingo dituzte, 09:00etatik 13:00etara eta parte hartzeko izena eman behar da mezu bat bidalita edota 688 745 362 telefonora deituta.