Irungo Atseginak 1.800 euroko dohaintza egin dio Elikagai Bankuari
Gipuzkoako Elikagai Bankuaren lana garatzen laguntzeko helburuarekin egin dute dohaintza.

Gipuzkoako Elikagai Bankuari 1.800 euroko dohaintza egin dio Irungo Atsegina elkarteak. Era honetan, komunitatearekiko eta egoera zaurgarrian dauden pertsonarekiko konpromisoa berretsi nahi izan dute, hori baita elkartearen izaera, haien hitzetan.
Gipuzkoako Elikagai Bankuak “funtsezko” lana egiten du “pobrezia” eta “bazterketa sozialaren” aurkako borrokan, Irungo Atseginak azaldu duenez. Izan ere, elikagaiak banatzen dituzte “premia handian” dauden milaka pertsona eta familien artean. Dohaintzarekin haien lana garatzen jarraitzea bultzatu nahi dute.
Jesus Rubio Pilarte Irungo Atsegina elkarteko lehendakariaren arabera, horrelako ekarpenak gizarteak emandakoaren zati bat itzultzeko moduak dira. “Garai zail hauetan, elkartasuna inoiz baino garrantzitsuagoa da”, gaineratu du.
Belen Mendez de Vigo da Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidentea eta eskertu egin du dohaintza. “Dohaintza honek gure lana jarraitzeko aukera ematen digu, eta komunitatean inor oinarriko elikagairik gabe gera ez dadin bermatzen du. Zinez eskertzen dugu haien elkartasuna eta konpromisoa”.