Arbesera gerturatuko da Auzoetako Kultur Agenda
Asteburu honetarako mutxikoak, Los Pasai txaranga, Bidasoko erraldoiak eta animazio musikala antolatu ditu udalak Arbesen.

Bihartik (hilak 28) hilaren 30era bitarteko kultur eta aisi egitaraua prestatu du Irungo Udalak, Auzoetako Kultur Agenda programaren barruan. Ekimen hau 2023ko aurrekontu parte hartzaileetan egindako proposamenaren ondorioa da, hiriko auzoetara kultur eskaintza zabaltzeko xedez. Honako hau da Arbesko egitaraua:
- Ostirala, hilak 28: Los Pasai txaranga
- Arbesko Errota kalea eta ingurua. 18:30etatik 20:30etara.
- Larunbata, hilak 29: Bidasoko Erraldoiak
- Nagore Laffage plaza, Zura ostatua eta inguruak. 17:00etatik 18:30etara,
- Larunbata, hilak 29: Animazio musikala rock taldearekin.
- Nagore Laffage plaza eta Arbes auzo inguruak. 19:30etatik 21:30etara.
- Igandea, hilak 30: Mutxikoak Jeki Hadirekin.
- Nagore Laffage plaza. 12:00etatik 13:30etara.