Hondarribia Sormen Hiria beka eskatzeko epea zabalik da
Hondarribiko artistei zuzendutako 6.000 euroko bi beka eskaintzen ditu Hondarribia Sormen Hiriak. Apirilaren 5era arte izango da beka eskatzeko aukera.

Hondarribia Sormen Hiria beka eskatzeko epea zabalik da eta apirilaren 5era arte izango da zabalik. Hondarribiko artistei [edo gutxienez 10 urtez Hondarribin erroldatuta egon direnei] zuzendutako 6.000 euroko bi beka eskaintzen ditu Hondarribia Sormen Hiria bekak.
Sormen artistikoaren hurrengo diziplinak jasotzen ditu: Pintura; eskultura; obra grafikoa; argazkigintza; ikus-entzunezkoak eta zinemagintza; komikigintza; arte eszenikoak; musika; eta konposizio digitala.
Beka deialdi honetan parte hartu nahi dutenek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute: Eskakizun agiria; nortasun argiri nazionala; egiaztagiri akademikoak eta Curriculum Vitae dokumentua (justifikatuta geratzen ez den esperientzia ez dute kontutan hartuko); errolda agiria; garatu beharreko proiektuari buruzko memoria laburra, aurrekontua eta iraupena; eskatzaileak burututako obrarik berriena jasotzen duen argazki dossierra (baldin badu); aurkeztutako proiektua lehenagotik eginda ez dagoenaren zinpeko aitorpena; eskatzaileak jasotako laguntzen zerrenda eta hauen zenbatekoa; beka eskatzen deneko datan urteko zergak eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituztela egiaztatzen dituen agiriak; eta
hirugarrenen fitxa behar bezala beteta, urte horretan kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
Bekara aurkezteko egin klik hemen.