Feminismoaren laugarren olatuari buruzko hitzaldia atzeratu dute
Naroa Gamazo kazetari irundarrak eskaini behar zuen hitzaldia. Aurrerago iragarriko du data berria Bidasoaldeko Elkarte Feministak.

Genero kontuetan, berdintasunik ez: feminismoaren laugarren olatua hitzaldia eskaini behar zuen Naroa Gamazo irundar kazetariak hilaren 28an baina bertan behera utzi behar izan dute. Hala jakinarazi du Bidasoaldeko Elkarte Feministak. Data berri bat finkatuko dutela aurreratu du elkarteak eta hura jakinaraziko dutela.