Dolulaguntza programa zabaldu du udalak
Asteazkenero eskainiko da zerbitzua, 13:00etatik 17:30era, Kasino Zaharreko lehen solairuan. Laguntza jasotzeko udal webguneko gizarte zerbitzuen atalean dagoen inprimakia bete behar da.

Gaurtik aurrea dolua bizitzen ari diren pertsonek laguntza psikologikoa eta akonpainamendua jasotzeko aukera izango dute, Dolulaguntza programaren bitartez. Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek martxan jarri duen doako programa da, erabiltzaileek “emozioak adierazteko” eta doluari “modu osasungarrian aurre egiteko”. Horretarako espazio seguru eta profesional bat eskainiko dute.
Bakarkako edota taldekako saioak eskainiko dituzte, pertsonaren beharretara egokituta. Banakako saioetan, erabiltzaileek arreta pertsonalizatua jasoko dute, eta taldeko akonpainamenduetan, antzeko egoerak bizi dituzten pertsonei laguntzeko espazio bat izango dute.
Laguntza jasotzeko eskabidea udal webgunearen bidez egin behar da. Gizarte zerbitzuen atalean dagoen inprimakia beteaz. Zita eskatutakoan, psikologoa erabiltzailearekin harremanetan jarriko da haren beharren araberako sesioa ezartzeko.
Asteazkenero eskainiko da zerbitzua, 13:00etatik 17:30era, Kasino Zaharreko lehen solairuan.