Ramon Esparzaren lana ezagutzeko, beste bisita gidatu bat
Dagoeneko programatuta zeuden bisitetan eskaria handia izan delako, apirilaren 26an beste bisita gidatu bat egingo dute.

Ramon Esparza moda diseinatzailearen erakusketa dago zabalik Amaia KZn eta Esparzaren lanaz gehiago jakiteko bisita gidatuak antolatu ditu udalak. Bisita horiek egiteko eskaria handia izan denez, beste bisita bat gehiago antolatzeko erabakia hartu du udalak, apirilaren 26ko 18:00etarako, hain zuzen.
Izena eman behar da bisita horretara joan ahal izateko eta inskribatutakoek baieztapena jaso beharko dute. Helbide elektroniko honetara idatzi behar da erreserba egiteko.