Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk apirilean
Apirilaren 5ean eta 6ean egingo dute 10 orduko iraupena izango duen ikastaroa. Biztanlego osoari zabalik dago.

Hondarribiko DYAk 10 orduko oinarrizko lehen sorospen ikastaroa eskainiko du datozen apirilaren 5ean eta 6ean. Bi eguneko iraupena izango du beraz, 09:00etatik 14:00etara. Saioak Soroetagain 6-7an egingo dira.
10 orduko formakuntza horren bidez egunerokoan topa daitezkeen arriskurik nagusienak landuko dituzte, eta horiei nola aurre egin erakutsiko diete. Hala nola, bihotz birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak nola sendatu…
Matrikularen kostua 60 eurokoa da, eta plazak mugatuak dira “ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren”. Beraz, izena ematea beharrezkoa da. 943 46 46 22 telefonora deituta edota Gipuzkoako DYAren webgunean izena eman daiteke.