Kandelak egingo dituzte Martindozenean
Kandelak eta Breakfast izeneko tailerra antolatu dute apirilaren 12rako. Izena eman behar dute 16 eta 25 urte bitarteko interesdunek.

Beste tailer baten berri eman du GazteArtean Konekta zerbitzuak eta apirilaren 12an Kandelak eta Breakfast deituriko tailerra eskainiko du Marina Zayas dekorazioan aditua eta argiztapen diseinatzaile irundarrak. Parte hartzaileek 16 eta 25 urteen artean eduki beharko dute.
Gosaltzeko aukerarekin batera, kandelak egiten ikasiko dute gazteek baina Zayasek nabarmendu du tailer honen berezitasuna “ongizate emozionala, kalitatezko denbora eta sormena lantzeko” gaitasunak direla. Goiz osoa pasako dute ikastaro honetan.
Tailerra, doakoa da eta izen-emateak apirilaren 8ra arte egin behar dira 656 79 43 72 telefono zenbakian, Gazteartean_irun Instagram kontura idatziz edota udal webgunean.