Garaile bikoitza itsas proban: Faki ta Faki eta Txikhotia
Euriaren mehatxua izan arren parte hartzea handia izan zen. 26 taldek parte hartu zuten orotara. Lau proba burutu zituzten.

Larunbat honetan Hondarribiko Olinpiaden seigarren jardunaldia egin dute: itsas proba. Euriaren mehatxua izan arren parte hartzea handia izan zen. 26 taldek parte hartu zuten orotara, eta denen artean arratsalde ederra igaro zuten.
Lau proba egin behar izan zituzten. Lehen proba elkarrekin egin zuten. San Pedro kalean arrantzarako erabiltzen den sare bat lurrean jarri eta talde bakoitzak bi zulo josi behar izan zituzten: zulo zuzen bat eta V formako bat. Ordubete izan zuten horiek josteko. Horren ondoren bi taldetan banatu ziren eta zenbaitek irinaren jokoa (karta batzuen bidez irina ahoz aho garraiatzean zetzan) egiten zuen bitartean, besteek itsas korapiloen jokoa egin zuten.
Azkenik, talde guztiak berriz bildu eta elkarrekin gauzatu zuten azken jokoa. Antolatzaileek banatutako materialarekin belaontzi txiki bat sortu behar izan zuten eta binakako txandetan ubide bateko joan etorria egin behar izan zuten. Azkarren egiten zuenak irabazten zuen txanda.
Puntu guztiak biltzerakoan sorpresa hartu zuten antolatzaileek; izan ere, Faki ta Faki taldeak eta Txikhotiak puntu berak bildu zituzten. Itsas probak, beraz, garaile bi izan zituen. Ikus sailkapena:
1. Faki ta Faki – Txikhotia 16p
3. Hau Ginga – 15p
4. Xerinkene – 14
5. Berberiñak – 13p
5. Atzamantzak – 13p
5. Non Duk Pistatxito – 13p
5. Arroja – 13p
9. Saturninon Semia – 12p
9. Amonan Xalda Berua – 12p
9. Gureak Egin Du – 12p
12. Xiraldoka Itxera – 11p
12. Erdi fanak – 11p
12. Txirrisklasikoak – 11p
12. Hau Komeriya – 11p
12. Tximista – 11p
17. Josu belea – 10p
17. Kaizaharrian Kixkaliak – 10p
19. Athletik Klub Txiplau – 9p
19. Barriotxinokuak – 9p
19. Jubiletak – 9p
22. Hori Itzasua – 8p
22. Eruak Heldu Ttuk – 8p
24. Tirojua – 6p
24. Taketeko – 6p
26. Durum Mixto – 4p













