Enrike Lekuona bekaren laugarren edizioa zabaldu dute
Ikerketa bekaren ikerkuntza gaia ondarea izango da. Proposamenak maiatzaren 21era arte bidal daitezke.

Hondarribiko Udalak eta Arma Plaza Fundazioak 2020an sortu zuen Enrike Lekuona beka. Hiru lan ildotan oinarritutako beka da, euskarazko ikerketa sustatzeko, Hondarribiaren ezagutzan sakontzeko eta ariketa horretatik eratorritako emaitzak zabaltzeko helburuarekin. Aldi berean, Enrike Lekuona euskaltzale, itsas ingeniari eta ikertzaile hondarribiarra omentzea ere bada beka honen asmoa.
Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta antolatzaileek ondarea ezarri dute deialdiko ikerkuntza gai. “Ondarea zentzu zabalenean ulertuta: materiala eta inmateriala, betiere Hondarribiaren iragan aberatsari lotuta” zehaztu dute.
Lana burutzeko, gehienez, 18 hilabete izango dituzte irabazleek. Gainera, ikerketa proiektua originala eta argitaragabekoa izan behar da.
Proiektuak aurkezteko epea zabalik izango da maiatzaren 21era arte (eguna barne). Hiru modutara bidal daitezke: fisikoki Arma Plaza Fundazioaren Pampinot Kaleko 16. zenbakiko bulegoetan, helbide berara zuzendutako postaren bitartez, edota helbide elektronikoz.
Proposamenak helarazteko hiru bide ezarri dituzte: fisikoki, Arma Plaza Fundazioaren Pampinot Kaleko 16. zenbakiko bulegoetan, helbide berara zuzendutako posta bidez edota helbide elektroniko bidez. Informazio gehiago esteka honetan.