Verdiren Macbeth opera Amaia KZra iritsiko da
Datorren larunbatean, hilaren 29, Verdiren Macbeth opera eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude udalaren webgunean eta Luis Marianoko turismo bulegoan.

Gaur goizeko prentsaurrekoan bildu dira Nuria Alzaga, Irungo Udaleko Kulturako ordezkaria, eta Ángel Pazos, Luis Mariano Lirika Elkarteko ordezkaria, aurki Amaia KZn eskainiko duten opera aurkezteko: Giuseppe Verdi Macbeth izango da, hilaren 29an, 19:00etan.
Alzagak adierazi duenez, “Macbethen bertako eta nazioarteko talentua uztartuko da, kultur zentrora joaten diren guztiak txundituta uzteko. Kultura arloan beti saiatzen gara zerumuga berriak urratzen eta hiriko adierazpide artistiko guztien sendotzea sustatzen”.
Luis Mariano Lirika Elkarteak eskainiko du emanaldia, Aldo Salvagno italiarra izango da zuzendari musikala, eta Alfonso de Filippis, aldiz, zuzendari eszenikoa. Interpreteei dagokionez, honakoak izango dira: Paolo Rumetz (baritono italiarra, Macbethen paperean), Karine Skrzeszewska (soprano poloniarra, Lady Macbethen paperean), Emil Abdullaiev (baxu ukraniarra, Banquoren paperean), Alessandro Fantoni (tenore italiarra, Macduffen paperean), Marifé Nogales (mezzosoprano andoaindarra, Damaren paperan), Josu Cabrero (tenore lekeitiarra, Malcolmen paperean) eta Hodei Yáñez (baxu donostiarra, Doctorearen paperean).
Sarrerak salgai daude udalaren webgunean eta Luis Marianoko turismo bulegoan, bazkideentzat 26 euroan, eta 33 euroan gainontzekoentzat. 25 urtetik beherakoek, 10 euroan eskuratu ahal izango dituzte.
Bestetik, zinemako opera zikloaren hurrengo saioa asteartean izango da, hilaren 25ean, 18:00etan. Emanaldiaren aurrekaria izango den Macbethen bertsio handi bat izango da ikusgai, Amaia KZko hitzaldi-aretoan. Sarrera doakoa da.
Ikuskizunen entseguei dagokionez, denboraldi honetan ere aukera izango entseguak ikustera joateko: ikuskizunen aurreko astean, asteartetik ostiralera, 20:00etan. Sarbidea Amaia KZko erakusketa-aretotik izango da eta sarrera aurretiaz erostea eta bertan erakustea ezinbestekoa izango da sartu ahal izateko.