UNIRE azokaren balorazio positiboa egin dute
Aurtengo edizioan, UNIRE-k (soldadura eta materialen arteko lotura teknologiatan espezializatutako azoka) markak hautsi ditu, enpresa erakusle eta bisitari gehiago erakarriz.

UNIRE soldadura eta material anitzen arteko lotura teknologiatan espezializatutako azoka profesionala da, Ficobak eta CESOLek (Soldaduraren eta Lotura Teknologien Espainiako Elkartea) lankidetzan antolatuta. Helburua sektoreko enpresa ekosistema bat bildu, negozioa sortzea sustatu, ezagutzak trukatu eta gazteen talentua bultzatzea da.
Aurtengo edizioak Ficoban izan zuen tokia, hilaren 18 eta 19an, eta 2.109 parte hartzaile erakarri zituen. Azokaren ebaluazioa egin ostean, datu positiboak azaleratu dituzte antolatzaileek:
2023ko edizioarekin alderatuta, enpresa erakusleen parte hartzeak %24ko igoera izan du; eta tartean, nazioarteko enpresek hartu dute parte: Alemaniatik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaletik etorritakoak.
Bisitari eta enpresen parte hartzeaz gain, azokaren antolakuntza eta logistika, eskaintzaren dibertsitatea eta kalitatea, erakusketako standetan makinak demostratzeko saioak eta soldadurako txapelketaren erakargarritasuna nabarmendu dituzte. Bestalde, Conferance Arean burutu dituzten mahai inguruetan jorratu diren gaien interesa azpimarratu dute: esaterako, prozesuen optimizazioa, efizientzia eta jasangarritasuna lortzeko gakoak; edota trantsizio energetikoak lotura teknologiatan duen eragina.
Informazio gehiagorako, joan azokaren webgunera.