Haur eta gazteen osasun mentalaren aldeko mobilizazioa deitu dute
Larunbatean martxoak 8 plazan egingo dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan. Osakidetzari eskualdeko ospitaleko "baliabideak ez direla nahikoak" helaraziko diote.

Bidasoa ospitaletik haur psikiatria zerbitzua kendu, eta Donostiako ospitalera lekualdatu dute zerbitzua. Herritarrak erabaki horren kontra agertu dira eta Osakidetzari beren haserrea erakusteko mobilizazioa deitu dute larunbat honetarako. Eguerdiko 12:00etan Martxoak 8 plazan elkartuko dira eta Gipuzkoa plazaraino egingo dute martxa zaratatsua. “Baliabideak ez direla nahikoak” oihukatuko dute, eta haur eta gazteen osasun mentala aldarrikatuko dute.