Shole Agirrek Herri Ekimen Legegilearen inguruko hitzaldia emango du bihar
Kasino Zaharrean izango da hitzaldia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hitzorduaren ondoren eta bitartean sinadurak biltzen arituko dira Txingudiko Pentsiodunak.

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera, hitzaldi bat antolatu du hilaren 21erako. Shole Agirre izango da hizlaria eta Herri Ekimen Legegilearen ingurukoak azaltzeaz gain, bertaratzen direnen zalantzak argituko ditu ere bai. Kasino Zaharrean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Aldi berean, sinadurak biltzen jarraitzeko baliatuko dute topaketa. 18:00etatik 20:00ak arte izango da aukera. Legebiltzarrean pentsio minimoak parekatzeko eskatu nahi dute pentsiodunek. Urtarrilean zabaldu zen sinadurak biltzeko lau hilabeteko epea, eta beraz, oraindik bi hilabete dituzte aurretik ahal duten babes gehiena eskuratzeko.