Irungo AEK-k bat egin du Euskal Herrian Euskaraz mugimenduaren deiarekin
'Justizia euskararentzat' lelopean Baionan egingo den manifestazioarekin bat egin dute; atxikimendu kanpaina bat hasi dute ere.

Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatzeko deia egin du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduak. Manifestazioa egingo dute Baionan Justizia Euskararentzat lelopean eta euskaldunen kontrako oldarraldia salatuko dute, honen helburua biziberritze prozesua oztopatzea eta euskaldunen hizkuntza eskubideetan atzeraka egitea dela uste baitute.
Irungo AEK-k bat egin du EHE-ren apirileko deialdiarekin eta atxikimendua adierazteko argazki kanpaina bat jarri dute martxan. Bakarka edo taldean bidal daitezke argazkiak eta muntaia AEK-ko kideek egingo dute. Interesa duenak 688 746 633 telefono zenbakira edo helbide elektroniko honetan idatzita bidali behar du irudia.
Halaber, Baionako manifestaziora joateko autobusa antolatzen ari dira eta izena emateko ondoko galdetegi hau bete behar da.