Elkartasun jaialdia antolatu dute Moskuko gaztetxearen isunei aurre egiteko
Bidasako Gazte Langileon Asanbladako kideek 3.000 euro baino gehiagoko isunak jaso dituzte eta horiei aurre egiteko elkartasun jaialdia antolatu dute Lakaxita gaztetxean, apirilaren 5ean.

Iazko abenduan okupatu zuen Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak (BIGLA) Moskuko gaztetxea Eguzkitza kalean, eta epaiketa baten ondoren, gaztetxea “husteko” agindua jaso zuen asanbladak. Epaiketatik bi hilabete pasa direnean, 3.000 euro baino gehiagoko isunak jaso dituztela salatu du asanbladak.
Isun horiek Irungo gazteria “antolatu” eta “Moskuko giro iraultzailea berpizteko” proiektuari ezarri diotela azaldu du BIGLAk eta “gogor” salatu dute jabetza pribatuaren “defentsa itsua” eta “desmobilizazioa” helburu dituen errepresioa.
Ez dira besoak gurutzatuta geratu eta apirilaren 5erako elkartasun jaialdi bat antolatu dute Lakaxita gaztetxean bertako asanbladarekin batera. Jaialdi honekin isunei aurre egin eta “aisialdi kontsumistaz gaindi gazteok saretzen” jarraitu nahi dute.
Arratsaldetik goizeko ordu txikiak arte iraungo du jaialdiak, eta erasoen aurkako protokoloa dagoela oroitu dute. Sarreraren prezioa bost eurokoa da eta honako hau da programazioa:
- 19:00etan, hitzaldia: Okupazioa gaur egungo testuinguru politikoan.
- Afari merienda.
- Kontzertuak:
- 20:30ean: Sustraisister.
- 22:00etan: Zarata.
- 23:30ean: Dazanga show.
- DJak:
- Adrienbody.
- Varillas.
- Navas.
- CZW.