Zeramikako raku teknika ikasteko, masterclassa
Hilaren 28an izango da tailerra udal zeramika akademian eta izena emateko azken eguna hilaren 26a da.

Udal zeramikan tailerrean raku teknika ikasteko masterclass bat eskainiko dute hilaren 28an (ostirala). Pikoketa karrikako 9. atarian dagoen akademian izango da, 10:30etatik 18:00etara. Izena emateko azken eguna hilaren 26a da eta harremanetarako telefonoa honako hau da: 617 47 90 21.
Teknika honen berezitasunetako bat da tenperatura baxuan (1.000 gradutan) erretzen direla piezak. Pieza goriak behin esmaltea urtu denean ateratzen dituzte eta material organikoz betetako edukiontzi batera eramaten dituzte. Era horretan, atmosfera murriztailea sortzen dute.
Ikasle bakoitzari terako ontzi diren chawan izeneko bat emango diete eta ikasleak berak esmaltatuko du. 16 urtetik gora eduki behar dira parte hartzeko eta ikastaroaren prezioa 40,80 eurokoa da.