Mendi udalekuak, federatutako gazteentzat
Hego Euskal Herriko bi federazioek antolatutako udalekuak dira eta uztailan izango dira, Belaguan. Maiatzaren 15a da izena emateko azken eguna.

Mendi udalekuak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko bi federazioek eta 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako eta federatuta dauden gazteei begirako eskaintza da. Udaleku hauen helburua mendizaletasuna eta ingurumenarekiko elkartasun eta errespetu balioak sustatzea da.
Izena emateko ondoko loturara sartu behar da eta maiatzaren 15a da horretarako azken eguna. Plaza guztiak bukatuz gero, itxaron zerrendan izena emateko aukera dago. Itxaron zerrendako hurrenkera izen-emate ordenaren araberakoa izango da.
Zazpi egun iraungo dituzte udaleku hauek, eta Belaguako aterpetxea izango da kanpamendua, bertako inguruetan ibiliko baitira. 22 plaza daude asteko eta bi txanda aukera daitezke: uztailaren 6tik 12ra, edo uztailaren 20tik 26ra. Prezioa 250 eurokoa da asteko eta parte hartzaile bakoitzeko.
Tarifaren barruan aterpetxea eta otorduak daude. Parte hartzaileren batek menu berezi bat behar izatekotan, aldez aurretik jakinarazi behar da, formularioan ageri den Iruzkinak laukitxoan adieraziz.
Udalekuetako arduradunek programa aldatu dezakete, meteorologiak hala baldintzatuko balu. [Egunez eguneko programa, azpian].