Hondarribiko surf irakasleak 16-17 urteko ikasle batekin "portaera sexuala" izan zuela onartu du epaiketan
Hilaren 10ean hasi zen Hondarribiko surf irakaslearen epaiketa. Akusazio partikularretako batek 290 urteko espetxe-zigorra eskatu du, eta defentsa abokatuak, berriz, absoluzioa.

Hondarribiko surf irakaslearen kontrako epaiketa aurrera doa, eta EiTBren iturrien arabera irakasleak 16-17 urteko ikasle mutil batekin “portaera sexuala” izan zuela onartu du, baina adierazi du adingabearen onespenarekin egin zuela.
Gipuzkoako Fiskaltzak 85 urteko kartzela zigorra eskatu zuen surf irakaslearentzat. Gaurkoan, akusazio partikularretako batek 290 urteko espetxe-zigorra eskatu du, eta defentsa abokatuak, berriz, absoluzioa.