Beñat Barbero Manterola eta Jon Zazpe Esparza Udaberri Sariko irabazleak
Udaberri Sariko hainbat final jokatu dituzte asteburuan. Hondarribian gazte mailako zesta puntako finala jokatu da.

Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jubenil mailako Udaberri Sariko finala jokatu zuten igandean, zesta punta modalitatekoa. Beñat Bereau Sagarzazu eta Joar Laka Gartziak osatutako bikoteak, Beñat Barbero Manterolaren eta Jon Zazpe Esparza izan zuten aurkari. Lehia estua izan zen arren azken bikoteak lortu zuen garaipena, 25 eta 30.