Orga jasotzaile ikastaroa sortu dute Plaiaundi ikastetxean
Garraioa eta Logistika, Nazioarteko Merkataritza eta Errepideko Ibilgailuen Gidaritza zikloetako ikasleei begirakoa da.

Orga jasotzaileen gidaritzako lehenengo ikastaroa martxan jarriko du Plaiaundi ikastetxeak eta Garraioa eta Logistika, Nazioarteko Merkataritza eta Errepideko Ibilgailuen Gidaritza zikloetako ikasleei begirakoa da. Ikastaro honekin baimena lortuko dute orga jasotzaileak erabiltzeko eta horrela “aukera gehiago” izango dituzte industriako eta logistikako sektoreko lanpostuetan sartzeko.
Ikastaro hau eskaini ahal izateko orga jasotzaile bat eskuratzeaz gain, apalategi multzo bat eta tamaina ezberdinetako paletak eskuratu ditu ikastetxeko zuzendaritzak. Era horretan, ikasleek “benetako praktikak” egin ahal izatea bermatu nahi dute, etorkizuneko lanerako ezinbesteko trebetasunak gara ditzaten.
Mugarritzat jo du ikastetxeak ikastaro hau, lehen aldia baita hau eskainiko dutena. Hurrengo ikasturteetan modu jarraituan mantendu nahi dute eskaintza hau, lan merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza eskaintza egonkorra sendotzeko bidean. Ikasleen enplegagarritasunaren aldeko apustua berretsi dutela adierazi du ikastetxeak ere, lan munduan sartzeko tresnak eta ziurtagiriak eskaini baitituzte.