Jose Antonio Gomez de Arribak marka pertsonala hobetu du
Gipuzkoako 10k Txapelketan lehiatu da Gomez de Arriba eta bigarren bukatu zuen. Gainera, marka pertsonala hobetu du.

Pista Estaliko Proba Nahasietako Txapelketa Iberikoa jokatu da pasa den asteburuan Portugalgo Pombal herrian eta bertan izan zen Victoria Briso BATeko atleta. Espainiako selekzioa ordezkatu zuen eta bosgarren bukatu zuen 3.762 punturekin.
Senior kategorian heptatlon proban aritu zen Briso eta pisuarekin eta altuera jauzian egindako emaitzak nabarmendu ditu BATek, bi kasu hauetan bosgarren postua lortu baitzuen. Brisok lortutako emaitzekin”oso kontent” zegoela adierazi zuen eta pista estaliko txapelketa hau “oso handia” izan dela uste du.
Honako hauek dira Brisok lortutako emaitzak:
- 60 metro hesiak: 9,10 segundo (zortzigarren postua).
- Altuera jauzia: 1,64 metro (bosgarren postua).
- Pisu jaurtiketa: 11,70 metro (bosgarren postua).
- Luzera jauzia: 5,50 metro (seigarren postua).
- 800 metro: 2:25 minutu (bosgarren postua).
Espainiako 16 urtez azpikoa
Galiziara joan dira 16 urtez azpiko atletak eta pista estalian aritu dira Ourensen jokatu den Espainiako Txapelketan. Maila indibidualeko Espainia mailako azken hitzordua izan zen eta BATeko Naia Piquer eta Jon Andiano joan ziren bertara.
Andianok 300 metrotan egin zuen lehia eta finalerdietara iritsi zen laugarren bukatuz 38,38 segundorekin. Sailkapen orokorrean, berriz, hamazazpigarren bukatu zuen.
Piquer 1.000 metrotan egin zuen lasterka eta 3:06,57 minutuko emaitza lortu zuen. Sailkapen finalean 20. postuan bukatu zuen eta ez zuen finalerako txartela lortu.
10k Gipuzkoa
Donostian Gipuzkoako 10k txapelketa egin zen pasa den asteburuan eta Jose Antonio Gomez de Arribak hartu zuen parte. Bigarren postua lortu zuen 31:02 denborarekin eta Marka pertsonala hobetu du Gomezek