Irungo hilerriko panteoia zaharberrituta, Nicolas Gerendiainen eskaeragatik
Pikoketan faxisten fusilatutakoen izen-abizenak eta adinak idatzi dituzte bertan. Halaber, plaka bat jarri dute haien memorian.

Nicolas Gerendiain talde memorialistak jakinarazi du Blaia udal hilerriko panteoia zaharberritu duela udalak eta elkarteak egindako eskaera batengatik izan dela zehaztu dute. Panteoi honetan 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan faxistek hildakoen izenak daude jasota.
Zaharberritzearen xehetasunetara jota, marmolezko aurrealde bat jarri dute eta bertan fusilatutako hamabosten izen-abizenak eta adinak jaso dituzte. Halaber, plaka bat jarri da, euskarazko eta gaztelaniaz, eta honako mezu hau irakur daiteke bertan:
“Legezkotasun errepublikanoa, demokrazia defendatzeagatik eta faxismoaren aurka borroka egiteagatik 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan eraildakoen omenez / En memoria de las personas asesinadas en Pikoketa el 11 de agosto de 1936 por defender la legalidad republicana, la democracia y luchar contra el fascismo”