Irakurketa tailer berria aurkeztuko dute
Larreaundi-Olaberria auzo elkartean izango da aurkezpena, hilaren 19an, 16:00etan. Bidasoaldeko elkarte feministak bultzatutako taldea da.

Orain artean emakumeentzako irakurketa tailerra kudeatu du Bidasoaldeko elkarte feministak eta orain, talde mistoa sortzeari ekin diote. Talde berri honen aurkezpena hilaren 19an egingo da, 16:00etan, Larreaundi-Olaberriako auzo lokalean (Ama Mirarietakoa, 3).