Bonolotoaren 39.253 euro, Hondarribira
Zuloaga kaleko loteria saltokian egin dute bigarren kategoriako saria lortu duen txartela.

Hondarribia Loteriak (Zuloaga kalea, 8) saltokian zigilatutako Bonolotoaren txartel baten jabeak 39.253 euroko saria lortu du. Atzo (hilak 16, igandea) izan zen zozketa, eta Hondarribian egindako txartelaz aparte, beste bi izan dira zortedun.
Zozketa horretan ez zen lehen kategoriako saridunik izan, hau da, ez zen sei zenbaki asmatu zituenik izan. Bai, ordea, bigarren kategoriako hiru, tartean Hondarribikoa. Herrikoaz gain, beste biak Gijonen (Asturias, Espainia) eta Alcorconen (Madril, Espainia) egokitu dira.