Helduentzako ipuin kontalari feminista, Emakumeen Etxean
Dorleta Kortazar ipuin kontalaria arituko da kontatzen Emakumeen Etxean, hilaren 20an, osteguna. Euskarazko kontakizuna izango da.

Ahozko Kontakizunen eguna da datorren osteguna (hilak 20) eta horren baitan ipuin kontalari feminista Dorleta Kortazar gonbidatu du udalak Emakumeen Etxera. Hitzen Lapurra istorioa kontatuko du eta ondoren hausnartzeko tartea egongo da. Euskarazko kontakizuna da eta hitzordua ostegunean bertan izango da, 19:00etan eta sarrera librea da.
Jarduera honen xedea ipuinen balioa agerian jartzea dela azaldu du Berdintasun departamentuak, “espazio segurua baitira bizitzaz hausnartzeko eta pertsonok bizi dituzten askotariko errealitateak aztertzeko”, azaldu dute. Horrelako ekimenekin gizarteko testuinguruak “distantziatik” begiratu ahal dira eta horrela aztertu eta sentitu daiteke.