Agintari berriak ditu Santiago konpainiak
Zozketa bidez hautatu dituzte kapitaina, tenientea, alfereza eta banderatxoa.

Datozen lau urteei begira agintari karguak nork izango dituzten erabaki du Santiago konpainiak. Zozketa bidez hartutako erabakia izan da eta honako hauek dira kargudunak:
- Kapitaina: Mila Fernandez Elizondo.
- Tenientea: Bakarne Antzin Urroz.
- Alfereza: Violeta Saez Mendez.
- Banderatxoa: Kristina Menta San Miguel.