Afrika motoz zeharkatzera, Zure Abenturaren Bilan
Ernes Olaxaren ikus-entzunezkoa eskainiko dute ostegun honetan (hilak 20), Amaia KZko hitzaldi aretoan.

Ostegun honetan izango da Zure Abenturaren Bila programaren hamabigarren saioa eta Africa en moto izenburu pean antolatu dute. Bidaiaria Ernes Olaxa izango da 19:30ean ekingo dio aurkezpenari, Amaia KZko hitzaldi aretoan. Gaztelaniaz izango da saioa eta doakoa da sarrera.
Proiekzioan Olaxak Afrika zeharkatu zuenean ikusitako fauna basatia ikusiko da. Ordubeteko iraupena dauka eta ondoren solasaldi bat egingo dute, protagonistarekin.
Sinopsia
Kontinente bat. Motor bat. Hiru ataleko bidaia bat, hiru hilabetekoa bakoitza. Afrika. Fauna basatia, libre eta dotore. Paisaiak amets batean bezala aldatzen dira: basamortu amaiezinak, zerurainoko mendi garaiak, bizitzaz betetako oihanak. Baina, batez ere, bertako jendea. Apala, indartsua, autentikoa. Begiradarekin hitz egiten duen jendea, bihotzarekin mintzo dena, funtsezkoak hitzik behar ez duela gogoratzeko. Mila aldiz errepikatuko nukeen bidaia, Afrika ez delako sekula amaitzen: beti uzten dizu deskubritzeko zerbait.