Hilaren 31, UEMAren 'Salto!' udalekuetan izena emateko azken eguna
Aurtengo udaleku ibiltarietan bi txanda egingo dituzte: ekainaren 22tik ekainaren 30era bata, eta uztailaren 2tik 10era bestea.

UEMAk –Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak– udalerri euskaldunetako gazteentzat SALTO! udalekuak antolatu ditu, eta jakinarazi dute izena emateko azken eguna hilaren 31 izango dela.
Aurtengoan bi txanda egingo dituzte: ekainaren 22tik ekainaren 30era bata, eta uztailaren 2tik 10era bestea. Zehaztu dutenez, aurtengoan ere udaleku ibiltariak egingo dituzte, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute parte hartzen duten gazteek. Tolosaldeatik hasi, eta Goierrin barrena ibiliko dira txoko berriak ezagutzen; Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte geralekuak.
Txanda bakoitzean 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako 60 pertsonentzako dago lekua, eta egitasmo horren helburua da “udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea”.
Udalekuetan parte hartzeko izena esteka honetan eman behar da.
Zalantzak argitzeko 943 81 66 99 zenbakia eta helbide elektroniko hau luzatu dituzte. Era berean, ibilbidearen informazio eta xehetasun guztiak hemen daude eskuragarri.
- Aukeratutako herrian egon bada erroldatuta, hautatua izanez gero errolda agiria eskatuko baitute.
- Banaka edo gehienez binaka eman daiteke izena. Bi izen emateko kasuan, biak adierazi behar dira.
- Informazio gehiago, hemen.