Bixi-bixi pala txapelketa jokatu dute Jostaldi pilotalekuan
Emeki elkarteak antolatutako jarduera arrakastatsua egin dute gaur goizean. Bost partida, final aurreko eta finala jokatu dituzte.

M8-aren harira, Emeki elkarteak zenbait jarduera antolatu ditu hilabetean zehar egiteko. Hilaren 8an egin behar zuten Bixi-bixi pala txapelketa, baina nahikoa bikote osatzea lortu ezinda, gaurko egunera atzeratu zuten jarduera. Jostaldi pilotalekuan zuten hitzordua, eta goizeko hamarrak jo aurretik dozenaka bizilagun elkartu dira kirolaz gozatzeko eta, bide batez, M8 egunaren harira egiten diren aldarrikapenak egun batera ez mugatzeko.
Bost partidek osatu dute goizeko txapelketa, eta final aurrekoa eta finala izan dituzte gero. Giro goxoa sortu da pilotalekuan, eta adi-adi jarraitu dituzte ikusleek partidak. Emekik antolatutako Bixi-bixi pala txapelketa Zuraide Telletxea Zubeldiak eta Garazi Mitxelena Tolosak irabazi dute Aloña Zabala Irastorza eta Xuxuna Otxoteko Zubietari 20 eta 13 gailenduta.
HITZA Bixi-bixi txapelketan izan da, eta une ezberdinekin argazki galeria eta bideo laburpena egin ditu.





























































- partidua. Ekiñe Etxarte Zunzundegi – Agurtzane Berastegi Aizpurua / Zuraide Telletxea Zubeldia – Garazi Mitxelena Tolosa. 6-15.
- partidua. Maider Aginagalde Ugalde – Ainhoa Sagarzazu Amunarriz / Aloña Zabala Irastorza – Xuxuna Otxoteko Zubieta. 13-15.
- partidua. Ekiñe Etxarte Zunzundegi – Agurtzane Berastegi Aizpurua / Eukene Sagarzazu Amunarriz – Maite Mariezkurrena Miranda. 3-15.
- partidua. Zuraide Telletxea Zubeldia – Garazi Mitxelena Tolosa / Aloña Zabala Irastorza – Xuxuna Otxoteko Zubieta. 15-13.
- partidua. Maider Aginagalde Ugalde – Ainhoa Sagarzazu Amunarriz / Eukene Sagarzazu Amunarriz – Maite Mariezkurrena Miranda. 15-11.
Final aurrekoa: Maider Aginagalde Ugalde – Ainhoa Sagarzazu Amunarriz / Eukene Sagarzazu Amunarriz – Maite Mariezkurrena Miranda. 11-20.
Finala: Zuraide Telletxea Zubeldia – Garazi Mitxelena Tolosa / Aloña Zabala Irastorza – Xuxuna Otxoteko Zubieta. 20-13.