Trafiko mozketak Jaizkibel hiribidean hilaren 17 eta 18an
Txingudiko Zerbitzuak-ek lanak egingo ditu bertan; hortaz, Iturriberriko biribilgunetik ezingo da Jaizkibel hiribidera pasa egun horietan.

Hondarribiko Udalak jakitera eman duenez, Iturriberriko biribilgunea eta Jaizkibel hiribidearen arteko loturan mozketak egongo dira hilaren 17an eta 18an, datorren astelehen eta asteartean, alegia.
Txingudiko Zerbitzuek hobekuntza lanak egingo dituzte bertan; hortaz, Iturriberriko biribilgunetik ezingo da Jaizkibel hiribidera pasa egun horietan. Hala ere, zehaztu dute herriko bizilagunek bertatik igarotzeko aukera izango dutela, baina puntu zehatz horretan trafiko orokorra moztuta egongo dela azpimarratu dute.
Aipatutakoaz gain, Soroeta kirol gunera iristeko Eguzkilore kaleko goiko zatia norabide bikoitzekoa izango dela ere gehitu dute.