Udal euskaltegiak ikastaro trinkoen hirugarren txanda abiatuko du
Apirilaren 28tik ekainaren 20ra arte izango dira eskolak. Izena emateko epea hilaren 17tik 29ra artekoa da.

Irungo Udal Euskaltegiaren ikastaro trinkoen hirugarren txanda apirilaren 28an hasi eta ekainaren 20an bukatuko da. Horietarako goizeko txanda (lau ordukoa) eta arratsaldekoa (hiru ordukoa) prestatu dituzte. Ikastaroetan izena emateko epea hilaren 17an zabalduko dute, 28ra arte.
Ikastaroa doan egiteko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek, ohiko matrikula ordaindu beharko dute. Ordaindutako kopurua udalak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez berreskuratzeko aukera izango da. Eskaria egiteaz gain, ordea, mailaketa proba egin behar da, euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuetan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943 50 52 73 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.
Alta, Lannahi programako (langabeentzako programa da) baldintzak betez gero, ikastaro trinkoa doakoa izango da. Hori horrela izateko honako baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek:
- Lanbiden eskatzaile bezala inskribatua egotea.
- Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.